Ba al zenekien…

2007-06-29

karta jokoko errege bakoitzak historiako errege bat irudikatzen duela???

Ba, bai, egia da:

EZPATAK: Dabid erregea HIRUSTAK: Alejandro Magno BIHOTZAK: Karlomagno DIAMANTEAK: Julio Zesar

“Preparen sus tanques” bideojokoa

2007-02-25

Kursk izan zen tankeen arteko gudurik nagusiena, eta bideojoko hau gertaera honetan dago oinarrituta. “Preparen sus tanques” ordenagailurako joko berrienetako bat da eta estrategia joko bat da. Beraz, estrategia jokoak gustuko badituzu, hau duzu aukerarik honena!!!

Ba al zenekien…

2006-11-30

…ozeanoak mendi altuenak baino sakonagoak direla? Munduko mendirik altuena Everest da. 8.848m-ko garaiera du. Baina Ozeano Barean fosa bat dago, Challenger izenekoa, eta fosa horrek 11.000m-ko sakonera du. Harrigarria ez da?

Ba al zenekien…

… “Scream filmean erabilitako maskara bertan behera utzitako etxe batean aurkitu zutela? Filmerako kanpoko eszenak egiteko bilatzen ari zirela bisitatu zuten etxe hori, eta hantxe aurkitu zuten. Hau beldurra!!!

Berriro zuekin

2006-11-11

Beno, uda oso luzea pasata berriz ere zuekin gara Natale eta biok berrien berri emateko!!! Gainera, beste atal berri bat gehitu diogu, BITXIKERIAK!!!

Shakira Españan

2006-05-24

Shakirak ibilaldi bati hasiera emango dio Españan datorren hilean. Kontzertu asko emango ditu, baina guk gertuen dauzkagun hirietakoak esango dizuegu.Zaragozan ekainaren 14-an izango da, oraindik ez dago zihutaturik non eta bestea Iruñean izango da ekainaren 25-ean,Iruñeko zezen plazan.

Los Sims 3

2006-05-03

“Los Sims 2”-ren ordenagailu jokoaren arrakastaren ondorioz, jakin dugunez, “Los Sims 3” egiteko asmotan daude eta dagoeneko martxan jarri dira. Oraindik ez dakigu noiz kaleratuko den, baina laster izatea espero dugu. Bertan gauza eta jarduera berri asko egongo dira: arropa, orrazkerak, lanbideak, tresnak, gure pertsonaiari edo etxeari itsura politagoa emateko edota lan-munduko eskaintza berriak ezagutzeko. Baina, zori txarrez ez da 2009. urterarte aterako.

El canto del loco

2006-04-28

Hurrengo ekainaren 2an El Canto Del Loco Donostian izango da kontzertua ematen. Anoetako belodromoan izango da eta sarrerak salgai daude jada. Nahiago ba duzu, Iruñean ere izango da ekainaren 23an, bertako zezen plazan eta sarrerak ere salgai daude. Baina internet bidez erosi nahi badituzu, sartu hemen. Sarrerek, 22-28 euro inguru balio dute.

Hilary Duff

2006-03-15

Hilary Duff abeslaria, 3 tokitan izango da espainian kontzertua ematen, maiatza hasieran: 5ean Barcelonan, Pavelló Olinpic De Badalona-n; 6ean Madrilen, Leganesko estalkian; 7an Valentzian, konfirmazioko leku pendientean.

La Oreja de Van Gogh-en CD berria

2006-03-01

La Oreja de Van Goghek CD berria kaleratuko du datorren hilean eta Guapa du izena. Talde honen 4. albuma izango da, 13 abestirekin. CD honetako single-a, Muñeca de trapo izango da eta espero dugu beste lanek bezalako arrakasta izatea.